2016/03/18

ANDER ROMARATE



ANDER ROMARATE

Seigarren mailako ikasleak errekorrak ikertzen ari garenez 2016ko otsailaren 23an Ander Romarate, 2012an Londreseko olinpiadetan parte hartu zuen eibartarra gonbidatzea erabaki genuen. Lehenengo hartu emana sorpresa galanta izan zen,hain mutil jatorra,alaia,ona,apala,plaza mutila zela konturatzerakoan. Ander Eibarko igerilari ospetsua da. Txikia zenean arazo batzuk izan zituen eta medikuak igeri egitea aholkatu zion; igeri eta igeri eginez,hamasei urterekin lehiaketetan parte hartzen hasi zen.
Solasaldia hasteko elkar agurtu ginen, jarraian galdera batzuk egin genizkion eta informazio hau guztia eman zigun:
Ander 1995an Eibarren  jaio zen, 21 urte ditu. Ander hiru lau urterekin igerian hasi zen. Hamazazpi urte daramatza igeri egiten. Txikitan Iturburun Lehenengo Hezkuntza ikasi zuen eta Mogelen D.B.H. Gaur egun entrenatzailea izateko Gasteizen ikasten ari da. Zazpi egunetatik sei Ipuruako igerilekuan entrenatzen du, eta larunbatetan Donostian Richardekin. Horrez gain, kiroldegira joaten da eta beste bi egun fondoa praktikatzen du.
Anderren 5. mailako irakaslea gure eskolako Belen izan zen.Txikitan kirol guztiak gustatzen zitzaizkion, baina gustukoena futbola zen.
Bere ametsa kirol bateko entrenatzailea izatea da eta orain larunbaten  hamar urteko umeen irakaslea da. 
Hamasei urterekin igeri profesionaletan parte hartu zuen; hain zuzen ere 2012.urtean Londreseko Joko Paraolimpikoetan parte hartu zuen. Hamaikagarren postuan klasifikatuta gelditu zen, ehun metro bular frogan. Honelako lehiaketetan, talde lana egiten dute. Espainiako kirolari guztiak Madrilen elkartuta Londresera abiatu ziren.Bere bidaiarik luzeena Kanadara izan da.
 Aspaldi, uretan sartzeko neopreno antzeko jantzia gerritik orkatilarainokoa zen. Gaur egun, derrigorrez, gerritik belaunerainoko jantzia erabili behar izaten dute.                                                
Lehiaketetan parte hartzeko bainujantzia berezia da, lau aldiz erabili ondoren bere ezaugarriak aldatzen direnez, beste bainu jantzi bat hartu behar izaten du.
Elikadurari dagokionez, Anderrek asko jaten omen du, baina hanburgesa, pata erreak alde batera utzi eta janari osasuntsua jaten saiatzen da.
Bestalde, lehiaketetako arduradunek, elikaduran adituak, edozein momentutan (goizeko seietan) etxera etorri eta odoleko analisiak egiten dizkiete, sustantzia kimikoak irentsi edo gorputzean dituzten konprobatzeko. Hau da, “Dopina” ekiditeko frogak egin behar izaten dituzte.
Gure artean “Dopin” hitzaren esanahia ikertu dugu; hain zuzen ere,hiztegian bilatu ondoren hau esan nahi du: Kirolari batek bere errendimendua artifizialki eta aldi baterako hobetuko duten sustantzia jakin batzuk hartzea.
Aurreikusita dituen txapelketak kontutan hartuta, lehenengo Sabadellera Espainiako txapelketan parte hartzera eta gero udan Holandara joateko asmoa du.
Hemen bertan egindako distantzia luzeena igerian Ondarroatik Debaraino egitea izan da.
Aurkezpena bukatzeko argazkiak atera genituen. Bertan oso dotore atera ginen. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario