2016/03/16

DISEKZIOA BURMUINA



BURMUINA


Guk 6.mailako ikasleok errekorrak ikasten ari gara. Gorputzari esker errekor asko egin daitezkeela konturatu garenez, organo batzuk ikertzea erabaki dugu. Hain zuzen ere, gure taldeari burmuina aztertzea egokitu zitzaigun.

MATERIALA:Hasieran taldekide guztion artean zein material erabili adostu genuen: kuterra, metroa, balantza, txahalaren burmuina, lupa eta koilara.
Disekzio eguna heldu zenean adostutako tresnak gehi ondorengo elementuak erabili genituen: pintzak, mikroskopioa eta pintzela.

PAUSUAK: Lehenengo burmuina ontzitik atera eta mahai gainean jarri genuen. Jeringila antzeko tresna batekin neurtuta, ontzian zegoen odola, ml 1 zela konturatu ginen.
Ondoren odol hori beste ontzi batean gorde genuen. Azkenik burmuinetik ere, odola hartu genuen.
Neurketak ere egin genituen, burmuinak ezer moztu gabe,  13,5cm zituen.
Burmuina neurtu ondoren burmuinaren pisua ziurtatzeko balantza erabili genuen. behar genuen. Baita aluminiozko papera ere beharrezkoa izan zen, balantzaren ontzia ez zikintzeko. Burmuinak 300g pisatzen zuen. Gure ustez gutxi pisatzen zuen.
Beranduago mikroskopioa erabiliz burmuinaren zatitxo bat ikertu nahi genuen. Zatitxoa oso txikia izan behar zen mikroskopioan begiratzeko, beraz, pintzekin hartu genuen. Mikroskopioan ez genuen lortu oso ondo ikustea baina ondo pasatu genuen.

INPRESIOAK:Gure inpresioak hauek izan ziren:  Argazki batean ikusi genuen marroia zela, baina eskuetan edukitzerakoan gorri arrosa kolorekoa konturatu ginen, eta ez marroia.
Jarraian barrutik, zuria zela pentsatu genuen eta ia-ia asmatu genuen, barrutik zuria eta gurutze marroiak baitzituen. Hau da,  “lasaña”  modukoa. Argazkian lisoa zirudien arren, errealitatean  borobiltxoez osatua zegoen. Eskuetan hartzerakoan oso biguna zegoen.

Burmuina mozterakoan barrutik txuri-txuria zenez, nazka ematen zuen. Odol asko zegoen eta oso gaizki usaintzen zuen.  

ETA OSO ONDO PASATU GENUEN!!!!!!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario