BIHOTZA
2016ko martxoaren 3an,
txerri baten bihotza ikertu behar genuen, horretarako, amantala, eskularruak,
pote batzuk, pintzak eta ausartasun pixka bat ekarri genuen.Lehenengo 6
taldetan banatu ginen, talde bakoitza txerriaren, behiaren edo txahalaren
organo bat aukeratu behar zuen, eta ikertzen hasi ginen.
Materiala:
1.
Pintzak
2.
Poteak
3.
Eskularruak
4.
Kamiseta zaharra
5.
Jeringa, odola ateratzerako
6.
Ausartasun pixka bat.
Pausoak:
Lehenengo
pausoa: Behaketa: Dena azaldu ondoren, harategiak sorpresa bat bidali zuen 6.
Mailakoentzat. Txahalaren buru hezurra ekarri eta gauza bat ikasi genuen:Txahalaren
haginak, bakarrik behean ditu eta amaierako haginak goian eta behean
dituzte.Ikerketa hasteko talde bakoitzari bere gorputzeko zatia eman eta horrela
sentitu ginen:
Batzuk
pixka bat beldurtuta beste batzuk botaka egiteko gogoekin zeuden.Txarrena,
usain oso txarra zeukan.
Ukitzen
hasi ginenean konturatu ginen “xerra” moduko
bat zela. Batzuk pentsatzen zuten bihotz forma zela, baina ikusterakoan forma
desberdina zeukan.
KALKULOAK
Bihotza
zatitu baino lehen, planteatu dugun moduan neurtu eta pisatu genuen eta egin
dugun kalkuluak adieraziko dizuegu:
-Pisua:500gramo,
beste bihotzak 490 gramo
-Altuera
(horizontalean): 5cm, besteak 4,9cm
-Luzera:
15cm, bestea 14,9cm
3.
PAUSOA: MOZTEN HASI
Pisatu eta neurtu ondoren
adostu genuen mozten hasteko mozten. Lehen azaldutako moduan xerra moduko bat
zen baina pixka bat potoloago eta gogorragoa. Barruan, espero genuen odol baino
gutxiago zegoen.
BENTRIKULAK ETA AURIKULAK
Aurikulak bihotzean odola
sartzen dute. Bestalde, bentrikuluak indarra eman eta gorputzetik zehar
botatzen dute. Bentrikuluen barruan “soka” moduko batzuk aurkitu genituen, ez
genekien zer egiten zuen baina pentsatzen genuen indarra ematen dutela oso-oso
gogorrak zirelako, baita zuriak ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario