BIRIKAK
6.mailako ikasleak Errekorrak ikertzen ari
gara eta giza gorputza bera errekor galanta denez, organo batzuk ikertzea
erabaki genuen. Horretarako, animali batzuen birikak, begiak eta abar gelara ekarri genituen.
Aurretik saioa planifikatu nahian honelako
kezkak sortu zitzaizkigun: zenbat pisatzen du bildotsaren birikak? Nolakoak
dira? Zer ikasi nahi dugu?
Hasieran birikak ikusterakoan harrituta
gelditu ginen.
Ondoren lastotxoa trakeatik sartu genuen eta
trakearen behe-bean hoditxo bat zegoen. Lastotxoa pixka bat gorago bota genuen
eta ez dakigu nola trakeako beste bide batetik sartu genuen eta bakarrik birika
bat puztu zen. Berriro beste lastotxo bat sartu genuen, eta puts egiterakoan
biak puztu ziren. Putz egiten jarraitzerakoan, haize gabe gelditzen ginen.
Trakea puzterakoan harrituta gelditu ginen.
Birikak haizea barruan zutenean kolore
desberdina zeukaten. Neurtzerakoan, birika batek puztuta 20cm zituen; batzutan
handiago egiten zen eta beste batzutan txikiago, horregatik zaila zen neurketak
egitea.
Ondoren birikak pisatu genituen eta 480g
zuten.
Azkenean birika erditik moztu genuen, eta
hiru hoditxo zituen, txikiena 2mmkoa, ertaina 4mmkoa eta handiena 6mmkoa zen. Azkenean nolako luzera zuen zen ikusi genuen,
baita birikaren zabalera ere, 8cmkoa zen.
OSO ONDO PASATU GENUEN!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario