2015/10/30

IRTEERAK

 

JUAN SAN MARTIN LIBURUTEGIA

2015 eko urriaren 27an, Juan San Martin liburutegira joan ginen 6. mailako ikasleak. Han Asier izeneko gizon batek liburutegi baten funzionamendua, ordutegia, liburuen kokapena, nola den... azaldu zigun.

Liburuak aurkitzeko modu errezenak, gurekin konpartitu zituen. Liburutegien bitxikeri asko kontatu zizkigun, adibidez: bazenekiten Eibarko liburutegiak 70 000 liburu, disko eta aldizkari dituela?

Gazteen eta haur txikien liburuak bereizteko, gometsak daudela azaldu zigun eta bakoitza zein koloretakoa den jakitzeko, karteltxo
bat erakutsi zigun.
Liburu bakoitzak bere leku zehatza du. Horretarako liburuaren bizkar etiketan zenbakiak eta hizkiak agertzen dira. Zenbakiek ze gairekin erlazionatuta dagoen liburua adierazten du (orotarikoa, giza zientziak, zientzia hutsak, kirolak...), guztira 9 gai nagusi daude. Lau zenbakia ez da erabiltzen. Ondoren, letra larriz hizkiak datoz; hauek idazlearen abizenaren lehenengo 3 letrak dira. Eta azkenik minuskulaz idatzitako 3 hizkiek liburuaren izenburuaren hitz baten lehenengo 3 hizkiak dira (artikuluak ez dira erabiltzen)

Bukatzeko, ordenagailuen laguntzaz, liburutegian dauden liburuen berri izan genuen. Programa honi esker badakigu libururen bat liburutegian dagoean ala ez, eta baita ere ze apaletara joan gaitezke bere bila.

Asko ikasi genuen eta lagun berri bat egin genuen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario