2016/06/22

ITURRIAK IKERTZEN



6. MAILAKO IKASLEAK ITURRIAK IKERTZEN

6.mailako ikasleok, aurreko urteetan bezala, eskolako iturriek botatzen duten ur kantitatea behatzeari ekin genion.
Komunean dauden argazkietako ur kopurua konprobatu nahi izan dugu. Iturria sakatzen dugun bakoitzean botatzen duen ura ontzi batean jaso, neurgailuen bidez neurtu eta ondorio hauek atera ditugu:
Lehenengo solairuko iturriek lehen baino ur gehiago botatzen dute.
Bigarren pisuan ere.
Hirugarren solairuan baita.
Eta amaitzeko, laugarren pisuko bi iturrietatik, batek 9 aldiz ur gutxiago botatzen du eta besteak 7 aldiz gutxiago.
Orduan konturatu ginen Peruk gure atezainak aldaketa batzuk egin zituela. Isidro lehengo atezainak lehen ur jenerala pixka bat itxita zeukan, eta orain Peruk guztiz zabaldu du horregatik 1,2 eta3. solairuan ur gehiago ateratzen da. Beranduago Peruk Bideo hau ikusi zuen eta ideia hortik atera zuen.
Iturrien lepoan plastikozko zirrindolak ipini zituen, horrela iturria beheraino ezin duzu sakatu, beraz ur gutxiago ateratzen da  bultzakada batean.
Ondoren 4. Pisuko guztiok bultzakada bat emango bagenuen zenbat ur gastatuko genuen kalkulatzen hasi ginen:
4. solairuan gutxigorabera 125 pertsona daude.
Orduan kalkulatu genuen 125 x 1,800l = 225l (lehen)
Orain: 125 x 0,2l = 25 l
B iturrian 1,215l x 125=151l (lehen)
Orain =125 x  0,16l= 24 l

Beraz ur pilo-pilo bat aurreztu egin dugu.



GAUZAK ARGITZEKO PERURI EGINDAKO GALDERAK

-Zergatik 4. Pisuan ur gutxiago botatzen du eta hirugarrenean gehiago??
-Zenbat denbora irauten duzu hodiak aldatzen???
-Nola kalkulatzen edo ikusten duzu iturriaren presioa ???
-Nola egiten du iturriak ura botatzeko???
-Iturgina zara?
-Nola aldatzen duzu iturriak botatzen duen ur kantitatea??



 


A = Leihoa
B = atea
A2 Leihoa
A2
B2
atea

Lehen
Orain
Lehen
Orain
Lehen
Orain
Lehen
Orain
4. solairua

1,800l

         


0,200l


1,215l




0,160l


-

-

-

-
3. solairua

0,9l

1,350l


1,800l

1,940l



1,30l

0,820l


1,30l

0,620l
2. solairua

0,915l

1,050l


0,725l

1,040l

 1,600l


1,750l




1,800l

2l
1. solairua
5,600l

2,900l
3,200l
1,675l


-

-

-